ZURRIOLA IKASTOLA: Jaien azterketa hezkidetzaren ikuspegitik

Kaxkarinak esaten digute donostiarroi eta ez dugu guk ezetz esango. Jakina horrek ez duela esan nahi buruarinak garenik edo gauzak sakon egiten ez ditugunik, baina... Iriyarena entzun eta derrepentean, egokitasuna ahaztuta, hasten gara dantzan. Zer egingo diogu! festa daramagu zainetan! Guk, aurrekoek... baita ondorengoek ere.

Badakite hori ederki asko Zurriola ikastolan. Ez alferrik 50 urte daramatzate neska-mutil donostiarrak hezitzen. Badakite festek indar handia dutela gure identitatean eta badakite ere guztiz lotuta daudela ideien eta baloreen munduarekin. Horregatik hasi dute juxtu jaien azterketarekin ikastolan egiten ari diren iraultza hezkidetzailea.


Uxoa Irigoien eta Leire Gutierrez, Zurriola ikastolako hezkidetza batzordeko kideak
2014-2015ean abiatu zuten Zurriolan ikastolako Hezkidetza proiektua. Genero ikuspegitik ikastolaren diagnosia ahalik eta zehatzen egitea zuten helburu nagusia eta bazekiten diagnosia osatzeko prozesuak eskolako eragileekin sentsibilizazio lana egitea ahalbidetuko ziela, diagnosiak berak ikusgarri egiten baititu genero desorekak eta aukera berdintasunerantz urratsak egiteko premia.

Diagnostikoa eremuka egin behar denez, urratsez urrats egitea erabaki zuten eta urratsetatik lehena ikastolako ospakizunen azterketa izan da. Margaret Bullen antropologoaren hitzek, «jaietan gertatzen dena gizartean gertatzen denaren isla da” eta horrekin bat eginez, antropologia feministak dionak «festak eta ospakizunak ez dira gizartean gertatzen diren eszenifikazio soilak, kultur adierazpen sendoak baizik», bultzatu dituzte ahaleginean.

Eta Berriztapen Jardunaldietan, hortik abiatuta orain arte egin duten ibilbidea azaldu digute Uxoa Irigoienek eta Leire Gutierrezek oso era adierazgarrian. Bien eskutik jakin dugu nolako sua eragin duen ikastolako bizitzan Hezkidetza Batzordeak piztutako txispak eta ezagutu dugu ere Zurriolako komunitateak proiektuari egin dion harrera ona.

Hasitako lan honetan orain arte bezain kementsu jarraitzera animatzen ditugu Donostiako Berritzegunetik.
__________________________________________

Diagnosiaren txostena ezagutu nahi duenak hemen klikatuz jaitsi dezake eta, jarraian, jardunaldietan erakutsi ziguten diapositiba aurkezpena ikus dezakezue:  

ULERMEN PROIEKTUAK, IKASGELAKO LANA ABERASTEKO MODU BAT


Ikasgeletako lana nola aberasten joan diren azaldu digute irakasle hauek.



Berritzeguneko prestakuntza mintegitik bultzatuta, geletan aldaketak gauzatzen joan dira. Hasieran Ikasketa Kooperatiboaren programa jarraituz, baina pixkanaka, hori mantenduz, beste elementu batzuk kontuan hartzen joan dira unitate didaktikoak planifikatu eta ikasleekin gauzatzeko garaian.

Horrela, inklusioa (ikasle guztiek parte har zezaketen jarduerak ziurtatuz),  IKT-ak (tresna digitalak gelan ohikoak eginez), ebaluazio formatiboaren tresnak eta moduak erabiliz eta Bloom taxonomia ( ikasleek egiten dituzten jarduerak, pentsamenduaren behe mailakoak izatetik goi mailakoak izatera eman beharrezko aldaketak eginez) oso kontuan hartuz ikasleen aprendizaia areagotzea eta erraztea lortu dute.


Pentsamendu errutinak erabiltzen hasteak beste aurrerapauso bat ematea suposatu du. Orain, ikasleei pentsamendua antolatzen laguntzen dien patroi sinpleak eskaintzen zaie. Irakasleen hitzetan, honek ikasle guztien partaidetza indartu eta ziurtuz gain, pentsamendu kritiko eta sortzailea bultzatzen du.

Ikasleentzat jarduerak zehazteko garaian Adimen Anitzen kutxa tresnaren erabilera oso erraza egin zaie irakasleei; horrela, jarduera anitzak, ezberdinak eta ikasle mota gehiagora hurbiltzeko aukera ematen dutenak gauzatu dituzte.

Ikaskuntza – Irakaskuntza faseak ere kontuan hartu dira jarduerak antolatzeko eta ikasleei planteatzeko garaian, eta fase bakoitzean, zein jarduera erabiliko den ebaluaziorako zehaztu da.

Ulermen Proiektuen azalpena adibideen bidez egin dute gurekin egon diren irakasleak.

Horrela, Haur  Hezkuntzako “Unibertso” proiektuan ikusi dugu, aprendizai kooperatiboaren estrategiak nola erabili dituzten, ikasleek taldeko ardurak betetzen, taldeko koadernoaren adibideak,  pentsamendu errutinen bidez irudiak aztertzen, autorregulaziorako jarduerak egiten, eta ekintza autentikoaren bidez, aurretik ikasitakoa bere familiei nola azaldu zien.

Lehen Hezkuntzako 3. zikloko Ekosistema proiektuan, planifikazioa nola egiten duten azaldu digute; baita ikasleen autorregulazio prozesua nola gauzatzen duten ikusteko aukera izan dugu. , honetarako zein pentsamendu errutina, errubrika, erabili duten ikusiz.

Lehen Hezkuntzako 2. zikloko Ura proiektuan, ikasleekin nola egin duten azaldu dute; orain egiteko modu honekin ikasle gehiagoetara iritsiz, eta ikasle bakoitzak duen adierazteko modua errespetatuz, nola lortu duten ikasle guztiek edukiak bereganatzea.
Ziklo honetan ebaluazioa formatiboa nola gauzatzen den ikusi dugu eta zein tresna ugari, anitzak eta errazak erabili dituzten erakutsi digute; horrela  ebaluazioa aprendizaiaren motorra izatea lortu dute. 


Hau guztia, ikastetxe ezberdinetako irakaslez osatutako berritzeguneko mintegi taldeak lan kooperatiboa egin du eta hau gutxi balitz, aprendizaiaren protagonista euren geletako ikasleak izatea lortu dute. Bejondeizuela!

FELIX GOÑI : Zein da Zientziak erakusteko helburu ezkutua?

FELIX GOÑI : ¿Cual es el objetivo secreto de enseñar Ciencias?

    Felix Goñik oso modu atseginean, eta hainbat anekdota kontatuz, azpimarratu du irakasleon zeregina ikasleak erakartzeko, “engainatzeko”, zientziara hurbiltzeko. 
 “Hay que enseñar que la ciencia es un método, no es un almacén de conocimientos. Lo que no va a enseñarte wikipedia es esa actitud de intentar resolver enigmas, convirtiéndolos en problemas resolubles.” 


 Zientzia zergatik irakatsi behar den galdera luzatu du baita ere, eta hainbat proposamen ere bota ditu: 
 “Tenemos que recurrir a trucos infames, engañarles para que se enganchen; trucos históricos (ponerles en contacto con científicos cercanos, tanto en tiempo como en espacio), trucos sociológicos (tu vecina puede ser científica) , trucos de cocina ( primero ofrecer una merienda, y después preguntar ¿qué se enfría antes? Porque?) ,.. 

 Gaurko gizartean zientzialarien premia handia dagoela eta zientziaren garrantzia ere azpimarratu du: 
 “Para que no nos engañen los científicos, y los no científicos; y podamos tener una actitud critica. … La ciencia es la mejor manera de conocer que conocemos” 

Azkenik, horrela amaitu du saioa: 
“Hay que rebelarse y cambiar de enfoque!”


 Zientzia buruz ikasi beharrean, zientzialariek idatzi eta ikertu dutena irakurri beharko lukete ikasleek. Hau egitea irakasleen esku dago, beraiek dira geletako benetako boterea daukatenak. 

 Galdera txandetan, galdetu zaionean nolakoa beharko lukeen izan XXI mendeko irakaslea, Goñik umorea azpimarratu du, irakasleak ikasleari barre arazi beharko liokeela. Gurekin behintzat berak lortu du.


JARDUNALDIEN IREKIERA EKITALDIA

JARDUNALDIEN IREKIERA EKITALDIA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

Gema Gonzalez de Txabarri, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria 

Pello Urkidi, EHUko dekano-ordea

Josean Pinedo, Gipuzkoako Berrikuntzako Arduraduna


Félix Goñiren irekiera ponentzia

Félix Goñi, EHUko Biokimika eta Biologia Molekularrean Katedradunak, hainbat ikerketengatik saritua izan denak, Gipuzkoako XV. Berriztapen Proiektuen Jardunaldien irekiera hitzaldia emango du, bihar, maiatzak 12, goizeko 10:00etatik 11:30ak bitartean. Ponentziaren izenburua: "Intervención didáctica del profesorado en el desarrollo de las competencias".
Hitzaldia gazteleraz izango da eta ikuspegi hau sakondu eta jorratuko du: La adquisición de las competencias básicas promueve el pensamiento creativo individual. Es decir, que el alumnado no sólo sepa de las cosas sino que construya sus propios esquemas de pensamiento. No se trata de transferir, de memorizar o de abstraer e incorporar una nueva información, sino de desmontar y volver a organizar el marco cognitivo, en un contexto vinculado a los problemas significativos de la vida. Además, el alumno y la alumna tienen que saber argumentar y convencer; avanzar en situaciones de incertidumbre; y desarrollar una forma de ser caracterizada por la motivación, la perseverancia, la iniciativa personal, la capacidad de aprender de los errores, y la habilidad de transformar las ideas en acciones. El rol del profesor ya no debe discurrir por el aporte de información, sino en orientar a cada alumno en su proceso de búsqueda y tratamiento de la información, para que sea él quien de manera activa y experimental construya su propio conocimiento. En la actualidad el proceso de generación de conocimiento pasa por un aprendizaje compartido y un trabajo cooperativo que exige la conjugación equilibrada entre lo cognitivo, lo emocional, y grandes dotes de habilidades sociales.

MATEMATIKA ETA MAGIA. IMANOL ITUIÑO

Imanol Ituiñok magia eta matematika nahastuko ditu hitzaldi-espektakulu honetan. Eskuen azkartasuna al da dena? Nola egin du hori! Posible al da areto osoko pertsona bakoitzak aukeratutako karta asmatzea? Etorri zaitezte eta ikusiko duzue! Imanolek Euskadi Irratiko Faktoria saioan magiaren munduko komeriak kontatzen ditu eta magia zeuen etxeetan gauzatxea lortzen du, bere ahotsaz bakarrik. Oraingo honetan direktoan ikusi ahal izango duzue!